Nafarroako Foruzainek martxoaren 29 eta apirilaren 1aren artean egin zituen ibilgailuen kontrolak, errepideko segurtasuna hobetzeko helburuarekin.
Guztira 64 ibilgailu izan dira salaketa jaso dutenak errepideko gehienezko abidadura gainditzeagatik. Iruña eta Behobia arteko errepidean N-121-A errepidean egin dituzte kontrolak martxoaren 29 eta apirilaren 1aren artean. Radar bidez kontrolatutako ibilgailuen %3a izan da jarri diren sei kontrol desberdinetan.
Kanpaina honen helburua gehiegizko abiaduran ibiltzeko ohitura gutxitzea izan da.