Apirilaren 3an, iganden Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hirugarren jardunaldia jokatu zen Berriozarren. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.
KONBINATUKO SAILKAPENAK:
Kimu mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:
1. Andra Mari 06:47.67
2. Unanu (Igantzi) 06:50.68
3. Berriozar 07:04.71
4. Basaburua 07:09.04
5. Abelu (Igantzi) 07:32.34
6. Araxes 07:35.23
Haur mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren. Basaburuak eta Andra Marik lehia estua izan zuten, segundu bat bainio guttiagorengatik izan bazen ere, baztandarrak nagusitu ziren. Emaitzak:
1. Basaburua 08:18.75
2. Andra Mari 08:19.32
3. Berriozar 08:25.59
4. Putterri 09:01.84
5. Iñigo Aritza 09:22.03
6. Beriain 09:44.92
Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:
1. Berriozar 08:58.89 (4 puntu)
2. Basaburua 09:09.93 (3 puntu)
3. Andra Mari 10:02.86 (2 puntu)
4. Txantrea 11:00.53 (Puntu 1)
SOKATIRAKO SAILKAPENAK:
HAUR MAILA (480 KG)
A multzoa
Berriozar (3 puntu)
Andra Mari (2 puntu)
Beriain (puntu 1)
B multzoa
Basaburua (2,5 puntu)
Putterri (2,5 puntu)
Iñigo Aritza (0 puntu) Ez zuten parte hartu.
KADETE MAILA (540 KG)
Berriozar (4 puntu)
Basaburua (3 puntu)
Andra Mari (2 puntu)
Txantrea (Puntu 1)
Laugarren jardunaldia heldu den igandean, apirilak 10, jokatuko da Etxarri Aranatzen goizeko 11:00etatik aurrera.