Apirilaren 1ean, ostiral goizean egin zen diploma banaketa Larraitzarren Kultura eta Turismo kontseilariaren Juan Ramon Corpas Mauleonen eskutik. Guztira 63 diploma banatu dituzte Nafarroako Mendialdean eta 25 Eskualdeko establezimenduak dira. Jardunbide Egokien Eskuliburua (JEE) kalitatea kudeatzeko sistemaren aldeko apustua egin zuten enpresek jaso dute. Horren bereizgarria kalitate turistikoaren erreferentea da.
Jardunbide Egokien Eskuliburua Cederna Garalur enpresak garatu zuen Kultura eta Turismo Departamentuarekin elkarlanean eta Nafarroako Mendialderako kalitate planaren barruan. Enpresa eta zerbitzu turistikoen kudeatzaileek eta arduradunek, horri esker, beren produktuaren edo zerbitzuaren kalitatea areagotzeko jarduera gida bat dute, eta ziurtagiri sistema batean sartzeko aukera ematen die.
Diploma jaso duten 63 enpresak 2010ean zehar egin berriak izan dira edo berritu egin dituzte eta askotariko jardueretan aritzen dira, esate baterako, museoak, enpresa turistikoak, hostalak, jatetxeak, aterpetxeak, landetxeak, hotelak, saltokiak eta gune naturalak dira.
Eskualdeko establezimenduen zerrenda:
Jauregia Etxea II (Aniz)
Jauregia Etxea I (Aniz)
Santxotena Eskultura Parkea (Arizkun)
Lizardiko Borda I (Arizkun)
Lizardiko Borda II (Arizkun)
Gontxea Landa Etxea (Arizkun)
Villa Argentina Landa Etxea (Beintza Labaien)
Alkeberea Landa Etxea (Bera)
Alustiza Lurrindegia (Doneztebe)
Ibarrola Mertzeria (Doneztebe)
Ostiz Etxea saltokia (Doneztebe)
Kukuka saltokia (Doneztebe)
Cosas de Casa denda (Doneztebe)
Elgorriaga Bainuetxea Hotela (Elgorriaga)
Elgorriaga Bainuetxea (Elgorriaga)
Jorge Oteiza Bilduma Museo Etnografikoa (Elizondo)
Ipingi (Elizondo)
Urruska Etxea (Elizondo) Saralegi Taloak (Leitza)
Matxinbeltzenea aterpetxea (Lesaka)
Atxaspi Hotela (Lesaka)
Kattagorri Denda (Lesaka)
Urdazubiko Kobazuloak (Urdazubi)
Irigoienea Landa Etxea (Urdazubi)
Zigako Etxezuria Landa Etxea (Ziga)
Zubietako Errota (Zubieta)