Etxauriko Harri baldarra altxatzen marka berria ezarri du Izeta II.ak

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 4a

Lehen partehartzea zuen Izeta II.ak eta marka berria egitea lortu du. Oskar Barber

15 jasoaldi egin ditu Aiakoak, iaz Irigoienek baino bat gehiago

Aiako Joxeramon Irureta Izeta II.ak irabazi du apirilaren 3an Etxauriko 136 kilo terdiko harri baldarrarekin jokatu den VIII. Etxauriko Aintzineko Harriaren jasoaldi txapelketak. Aiakoa lehen aldiz aritu da lehiaketa honetan eta 15 jasoaldi egin ditu bortz minutuko txandan, Aimar Irigoienek iaz egindako marka jasoaldi batean hobetuz. Lehen saria, harriak duen pisua ardotan izan da, Andosillako Bagordi upategiak emandako 136 boteila ardo, hain zuzen.

Unai Bertiz sunbildarra ere bikain aritu zen eta bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen, hamar jasoaldi eginez. Josetxo Urrutia leitzarrak 5 jasoldi egin zituen eta Xabier Ariztegi etxalartarrak 2. Alberto Lakosta omentzeko ere baliatu dute Etxauriko saioan.

Alberto Lakosta Etxauriko aizkolaria izan zen, eta 2000an hil zen. Herrian zegoen ohitura zahar bat berreskuratu zen. Izan ere harri horrekin apustuak egiten ziren eta boteila ardoak jokatzen zituzten. Hain justu ere 2000an jokatu zen lehen aldikoz txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun