Amoarrain arrantzarako baimenak apirilaren 4tik aitzinera eskatu behar dira

TTIPI TTAPA 2011ko api. 1a, 11:07

Arrantzaleek teknikariaren azalpenak aditu zituzten, baina ez daude batere konforme aurten izanen duten arrantza moduarekin, Alicia del Castillo

Maiatzaren 1etik ekainaren 30era izanen da aurtengo denboraldia

Apirilaren 4an, astelehen goizeko 08:00etan indarrean paratuko du Nafarroako Gobernuak amoarrain arrantzarako beharrezkoak izanen diren baimenak eskatzeko webgunea (www.permisopesca.navarra.es). Horretaz gain, 012 telefonora ere deitzen ahal da eta Interneten zintzilikatua dagoen bideo batek baimena lortzeko prozedura azaltzen du.

Apirilaren 4an, astelehen goizeko 08:00etan indarrean paratuko du Nafarroako Gobernuak amoarrain arrantzarako beharrezkoak izanen diren baimenak eskatzeko webgunea (www.permisopesca.navarra.es). Horretaz gain, 012 telefonora ere deitzen ahal da eta Interneten zintzilikatua dagoen bideo batek baimena lortzeko prozedura azaltzen du.

Martxoaren 30ean, asteazken arratsaldean Bertizko Jauregian egindako bilera batean azalpenak eman zizkien teknikari batek bildutako arrantzaleei. Gogoratu behar da arrantzale bakoitzak gehienez bortz egunez izanen duela baimena denboraldi honetan. Hiru urtez amoarrain arrantza debekatua egon ondotik, aurten maiatzaren 1rtik ekainaren 30era irekiko da denboraldia eta asteartetan ezin izanen da arrantzarik egin. Baimenak egun eta erreka zehatz baterako eskatu beharko du baimena eta bakar bakarrik libre badago emanen zaio. Guzira 28.000 baimen emanen omen dira. Baztan-Bidasoaldean, berriz, 9.732 baimen eskainiko dira eta horietatik 1.936, erreka bazterreko herrietako bizilagunentzat izanen dira.

Lehenbiziko baimena eskatzeko epea apirilaren 4tik 10era irekiko da. Apirilaren 11tik 25era bertze bi baimen eskatu ahal izanen dira eta apirilaren 26tik aitzinera azken biak eskatzeko modua izanen da. Behin eskatuta, ezin izanen dira aldatu eta arrantza egiteko larunbata, igandea edo besta eguna aukeratzen bada, bortz baimen izan ordez, hiru bakarrik izanen dira.

Arrantzaleak nahiko kexu daude sistema honekin, Bertizen nabarmen gelditu zenez. “Jendea errekatik urruntzeko modu bat da hau. Hobe izanen litzateke debekua zazpi urtez luzatzea eta gero modu normaleak ireki. Ez da normala bortz egunez arrantza egiteko horrelako bueltak eman behar izatea”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun