Meategietan ustiatutako merkantzia Goizuetako Elamatik Lezo-Errenteriaraino eramateko, Artikutza zeharkatzen zuen Artikutzako Trenak. 28,5 kilometroko ibilbidea egiten zuen tren horrek, eta ibilbideko zati batean 675 metroko garaiera harrapatzen zuen. Joan-etorri bera egunean lau aldiz egiten zuen, eta hamabi tona material garraiatzen zituen aldi bakoitzean, harik eta 1918an Donostiako Udalak trena desmuntatzeko agindu zuen arte. Meatzaritzaren loraldian martxan zegoen Artikutzako trena bisitatzeko aukera izango da igande honetan, apirilak 3 eta apirilaren 17an. Ibilbide tematikoak antolatu ditu Donostiako Udalak, Antton Mendizabal eta Juanjo Olaizola adituen eskutik. Horietan parte hartzeko artikutza@donostia.org helbidera idatzi edo 690 720 264 telefonora deitu behar da. Informazio +