Hamabi taldek parte hartuko dute asteburu honetan hasiko den XXXII. Laxoa Txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 31

Iaz Oitzen jokatu zen eta aurten Iruritan jokatuko da laxoa txapelketako finala. Artxiboko argazkia

Arraioz, Irurita, Doneztebe eta Oizko taldeak dira eta finala abuztuaren 6an jokatuko da Iruritan

Asteburu honetan, apirilak 2 eta 3, emanen zaio hasiera Laxoa Txapelketaren XXXII. edizioari. 12 taldek eman dute izena eta abuztura arte ia asteburu guztietan parti­dak jokatuko dira. Arraio­zek eta Oizek bina talde aurkeztu dituzte, bortz Doneztebek eta hiru Iruritak.

Ligaxkaren bidez abiatuko da lehia eta taldeak bi multzotan banatuta ariko dira. A mul­tzoan, Doneztebe A eta D, Arraioz A eta B eta Irurita B eta C ariko dira eta B multzoan, Doneztebe B, C eta E, Irurita A, eta Oiz A eta B. Aldaketarik ezean, ekainaren erdialdera bitarte ligaxko partidak jokatuko dira –guztira 10. jardunaldi– eta multzo bakoitzeko lau onenak final laurdenetara pasako dira. Hauek ekainaren 26an, uztailaren 3an eta 10ean izanen dira. Finalaurrekoak uztailaren 17an, 24an eta 31n jokatuko dira eta finala abuztuaren 6an Iruritako plazan.

 

Taldekideak

Arraioz A: Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai. 

Arraioz B: Aitor Zubigarai, Miguel Maritorena, Aritz Alunda eta Mikel Mindegia.

Doneztebe A: Santi Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra.

Doneztebe B: Asier Mutuberria, Jabier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea.

Doneztebe C: Jose Manuel Mitxeltorena, Josu Juanena, Mikel Mutuberria eta Fermin Jorajuria. 

Doneztebe D: Unai Sapuppo, Xabier Ibarrola, Andoni San Martin eta Joseba Grazenea.

Doneztebe E: Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Joseba Juanena.

Irurita A: Jorge Azkarate, Andres Elizaintzin, Igor Urrutia eta Iñaki Etxandi.

Irurita B: Guillermo Etxenike, Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa. 

Irurita C: Karlos Goikoetxea, Xabier Barberena, Jagoba Ramos eta Xabier Bazterrika.

Oiz A: Sergio Fagoaga, Bittor Zelaieta, Iñaki Mendiola eta Juan Mª Mindegia.

Oiz B: Iker Bereau, Ugutz Zelaieta, Koldo Mindegia eta Jose Agustin Mindegia.

 

Lehen jardunaldia

Aipatu bezala, lehen jardunaldia apirileko lehen asteburu honetan jokatuko da, honako partida hauekin:

A multzoa

Doneztebe D – Arraioz B, larunbatean 17:00etan Donezteben.

Arraioz A – Irurita B, igandean 17:00etan Arraiozen.

Irurita C – Doneztebe A, igandean 11:30ean Iruritan.

 

B multzoa

Doneztebe B – Doneztebe E, igandean 17:00etan Donezteben.

Irurita A – Doneztebe C, larunbatean 17:00etan Iruritan.

Oiz B – Oiz A, larunbatean 17:00etan Oizen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun