12 taldek parte hartuko dute asteburu honetan hasiko den Laxoa Txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Joan den urtean, laxoa txapelketako finala Oizen jokatu zen. Artxiboko argazkia

Arraioz, Irurita, Doneztebe eta Oizko taldeak dira

Asteburu honetan, apirilak 2 eta 3, emanen zaio hasiera Laxoa Txapelketaren XXXII. edizioari. 12 taldek eman dute izena eta abuztura arte ia asteburu guztietan parti­dak jokatuko dira. Arraio­zek eta Oizek bina talde aurkeztu dituzte, bortz Doneztebek eta hiru Iruritak. Ligaxkaren bidez abiatuko da lehia eta taldeak bi multzotan banatuta ariko dira. A mul­tzoan, Doneztebe A eta D, Arraioz A eta B eta Irurita B eta C ariko dira eta B multzoan, Doneztebe B, C eta E, Irurita A, eta Oiz A eta B. Aldaketarik ezean, ekainaren erdialdera bitarte ligaxko partidak jokatuko dira –guztira 10. jardunaldi– eta multzo bakoitzeko lau onenak final laurdenetara pasako dira. Hauek ekainaren 26an, uztailaren 3an eta 10ean izanen dira. Finalaurrekoak uztailaren 17an, 24an eta 31n jokatuko dira eta finala abuztuaren 6an Iruritako plazan.

 

Taldekideak

Arraioz A: Iñaki Mihu­ra, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai; 

Arraioz B: Aitor Zubigarai, Miguel Maritorena, Aritz Alunda eta Mikel Mindegia.

Doneztebe A: Santi Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra.

Doneztebe B: Asier Mutuberria, Jabier Almandoz, Jokin Apeze­txea eta Juan Telletxea;

Doneztebe C: Jose Manuel Mitxeltorena, Josu Juanena, Mikel Mutube­rria eta Fermin Jorajuria. 

Doneztebe D: Unai Sa­pu­ppo, Xabier Ibarrola, Andoni San Martin eta Joseba Grazenea. 

Doneztebe E: Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Joseba Juanena.

Irurita A: Jorge Azkarate, Andres Elizaintzin, Igor Urrutia eta Iñaki Etxan­di.

Irurita B: Gui­llermo Etxenike, Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa. 

Irurita C: Karlos Goikoe­txea, Xabier Barberena, Jagoba Ramos eta Xabier Bazterrika.

Oiz A: Sergio Fagoaga, Bittor Zelaieta, Iñaki Mendiola eta Juan Mª Mindegia.

Oiz B: Iker Bereau, Ugutz Zelaieta, Koldo Mindegia eta Jose Agustin Mindegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun