Gisa guztietako teknikak ikusteko aukera izanen da apirilaren 9an eta 10ean Santinazioko lepoan eginen den EH A TO P Txapelketan. Gaztetxeak antolatu du eta bi egunetan banatu du egitaraua. Larunbatean 15:00etatik 19:00etara goitibeheren txapelketa eginen da, eta igandean, 09:00etatik 18:00etara longskate, street-luge, butboard eta roller modalitateen erakustaldiak. Besta segurtatu nahi izan denez, otorduak ere izanen dira.
Gaztetxearen 20. urteurrena
20 urte pasa dira Etxola Gaztetxea sortu zenetik. Elkarte guziak bezala gorabeherak ezagutu ditu baina beti hor da xutik herria biziarazteko xedearekin. Urtebetetze urte horren karietarat egun berezi bat antolatu zuten martxoaren 12an.
Gaurko eta ohiko kideek hitzordua eguerdian finkatu zuten Gaztetxean. Aperitifa goxo baten ostean, 70 bat pertsona Omordiko gelara abiatu ziren, gaiteroek lagundurik. Iluntzean, Bost Gehio boskote polifonikoak zintzur bustitzea alaitu zuen. Bertan, urteetan manera batez edo bertzez gazteak lagundu dituztenak gonbidatu ziren. Urte luze haietan ateratako argazkietaz gozatu zuen jendeak. Gauak giro ezin hobean segitu zuen Bergarako Emon taldearekin. Gutienez bertze 20 urtez aritzea opa diegu.