Dantza talde berria

Franck DOLOSOR 2011ko martxoaren 30a

Elkartetxeak batasun berria aterpetzen du az­ken egun hauetan, An­da­­­luziako dantzak irakasten dituena, hain xu­xen. Ikastaroak ematen dituzte asteartetan 09:30 eta 11:00 artean hel­duentzat eta larunba­tetan 14:00 eta 16:30 artean haur, gazte eta hel­duentzat. Andaluzia aski urrun da baina hango doinuek izigarriko arra­kasta dute Lapurdi kostaldean. Jadanik zonbait dantza eskola eta festibal daude Doni­bane Lohizunen. Herrian berean doinu hauek ezagunak ditugu Artzirin alde hortan ikusga­rriak egiten baitituzte zaldien eta dantzarien dohainak uztartuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun