WiFi zerbitzua Aste Santurako martxan egotea espero du Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Laster izanen du herriak Internetera WiFirekin konektatzeko aukera. Artxiboko argazkia

Udalak Bilboko Iritel enpresari esleitu dizkio lanak

Haririk gabe Interneterako sarbidea eskain­tzen duen WiFi zerbi­tzua paratuko du Udalak herri inguruan. Udaletxeko teilatuan eta bertze bizpahiru tokitan antenak jarriko dira ho­rretarako, eta herrigunean ez ezik, herri sa­rrerako bidegurutzean dauden etxeetara ere ailegatuko da Interneten seinalea.

Lan hauen ardura, Bilboko Iritel enpresari esleitu dio Udalak eta azken orduko aldaketarik ezean, joan den astean hastekoa zen ho­rre­tan. Hilabete eta erdi­ko epea izanen du dena­ akitzeko eta «As­te San­turako mar­txan­ egonen dela» espero du Al­ber­to San Migel alkateak.

 

Dirulaguntza

WiFi sarea instala­tzeko dirulaguntza ere hartuko du Udalak, au­rrekontuaren %70ekoa, hain zuzen. 15.000 euro ingu­ru jasoko dira.

Alkateak azaldu digunez, behin instalazioa egindakoan, teknikoek bilera orokorra eginen dute interesatu guztiekin eta seinalea ongi hartzeko zer egin beharko den esplikatuko zaie. Etxe bakoitzean an­tena ttiki bat para­tzea da seinale ona izateko teknikoek aholkatzen dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun