Berri onak ailegatu dira herrira. Azken urteotan horren esperoan egon ondotik, Aizkoraren Museoa egiteko Udalak eskatua zuen dirulaguntza %100ean hartuko du: Espainiako eta Nafarroako gobernuek sinatu duten hitzarmenarekin, 300.000 euro jasoko ditu Udalak, eskatutako guztia. 150.000 euro Espainiatik etorriko dira eta beste erdia Nafarroatik.
Lehengo errotan
Beintza eta Labaienen artean dagoen lehengo errotan egin nahi da Aizkoraren Museoa. Proiektua egina dago eta azken hiruzpalau urteotan dirulaguntzaren zain egon da Herriko Etxea.