Beintza-Labaien, Saldias eta Eratsungo ikasleek elkarrekin ospatu dituzte inauteriak

Beintza-Labaien, Saldias eta Eratsungo eskolak 2011ko martxoaren 30a

Beintza-Labaien, Saldias eta Eratsungo eskolak

Martxoaren 4an, ostegunarekin, Era­tsun, Saldias eta Bein­tza-Labaiengo eskoletako ikasleak hiru he­rrietan barna ibili ziren kanta­tzen eta dantza­tzen, Joana Estanga trikitilari zutela. Eta lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi izan dizkiete eskolakoek Joanari. Inauterien seinale, denak pirataz mozo­rratu ziren, irakasleak barne.

Lehenengo buelta, Eratsunen egin zuten eta argazki batzuk atera ondotik, Eratsun­go gurasoek hamaiketako bat prestatu zieten. Segidan, Saldiaserako bidea hartu zuten eta hemen, zenbait karri­ketan barna ibilitakoan, beste hamaiketakoa eduki zuten. Geroago, eskolan deskantsatu, gehiago jan eta Beintza-La­baiene­ra abiatu ziren. Han Labaiengo herriari itzulia eman eta etxe batean indarrak berritzeko jatekoa eskaini zieten. Gero, berriz, herriko eskolako parkean jolastu eta bazkari-berenduan, tortilla, txistorra, marrubiak eta patatak jan zituzten. Akitzeko, argazki batzuk atera eta bakoitza bere etxera joan zen. Egun ederra atera zen argazkietan ageri den pirata kua­drillarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun