18,4 hektarea erre ditu suteak, batez ere larre eta sasiak

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko martxoaren 30a

Izaskun Zubialde

Martxoaren 14ko goizaldean izandako sutea nahita eragindakoa izan denik ez dute baztertu, eta gertatutakoa ikertzen ari da orain Foru Polizia. Goizaldean, Xabier­ Ben­doiro okinak eman zuen abisua, lanera zihoala sua ikusi zuenean, eta Ezekiel­ Loiartek ezkilak jo orduko, berehala mugitu zen jendea. Oronozko suhiltzaileak ere etorri ziren, eta denen artean, bi orduren buruan lortu zen sua itzal­tzea. 18,4 hektarea erre ziren guztira: zazpi hektarea ete erdi larre, lau hektarea eta erdi sasi eta 6,4 hektarea pinu. Halere, pinuen beheitiko aldea baka­rrik erre zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun