Aurten laugarren aldiz ari da Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen Ander Fuentes Itturri. Lehenbiziko fasea gainditu eta finalaurrekoetarako txartela ere eskuratu zuen, eta martxoaren 19an Leitzan jokatutako bigarren finalaurrekoan izan zen. Estitxu Arozena eta Xabier Terrerosen ondotik, hirugarren gelditu zen. Lerro hauek idazterakoan, oraindik ez zen segurua apirilaren 9ko finalean izanen den ala ez, Elizondoko hirugarren finalaurrekoa jokatu gabea baitzen, eta puntuazioaren arabera erabakitzekoa zelako finalera nor pasako den.