Eva Elizalde herritarra izanen da Gazteguneko langilea

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko martxoaren 30a

Horrez gain, bertze bi langile ariko dira errotan lanean

Gaztegunerako eta errotarako langileak kontratatu ditu Udalak, Nafarroako Gobernuak langabeak hartzeko eman duen dirulagun­tzari esker.

15 lagunek eman zuten izena errotan lanean aritzeko eta horietatik bi izan dira aukeratuak: lan ho­rretan urteak darama­tzan eta erro­tako mar­txa aski ongi ezagutzen duen Mariajexux Petrikorena eta herrian bizi den Edorta Arana.

Gaztegunerako, be­rriz, sei lagun agertu ziren interesatuak Udalak egindako deialdian, eta horien artean Eva Elizalde herritarrari eman zaio ardura. Bi kasuetan, langileen aukeraketak joan den astean egin ziren, mar­txoaren 24an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun