Herrian interesaturik ez dagoenez, ostatua hartzeko deia kanpora zabalduko du Udalak

Arkaitz MINDEGIA 2011ko martxoaren 30a

Hilabeteko prezioa 350 eurokoa izanen da, BEZa kontuan hartu gabe

Urteetan zabalik egon ondotik, aurtengo inauteriak pasatuta itxi zituen ateak Herriko Ostatuak. Geroztik, halaxe egon da. Udalak horri irtenbidea emateko, erren­tan har­tzeko deial­dia zabaldu zuen herritarren artean. Baina epearen ba­rrenean, ez zen herriko inor aurkeztu eta hortaz, herritik kanpo deialdi zabalagoa egitea erabaki du Udalak. Lerro hauek idazterakoan, oraindik argitaratu gabea zen deial­dia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baina argitara­tzen denean irekiko da eskaintzak aurkezteko epea.

 

Baldintzak

Herritarrei egindako deialdian eta kanpora begira eginen denean ere baldintzak berdinak izanen dira. Hilabeteko prezioa 350 eurotan (BEZa kontuan hartu gabe) finkatu dute Herriko Etxean, eta erren­taren iraupena bortz urterako izanen da. Gerora, gehiago luzatzeko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun