Iturendarrek Korrikarekin bat eginen dute

Arkaitz MINDEGIA 2011ko martxoaren 30a

Ainara Mindegia

Apirilaren 11n pasako da Korrikaren lekukoa eskualdean barna, eta bertze edizioetan bezala, aurten ere kilometroa erosi du Ibintza Kultur Taldeak. Sunbillatik Igantziko Bentetarako bidean, ibilbideko 907. kilometroa egokitu zaio Ibin­tzari, 14:20 aldera hartuko du lekukoa. Eskolan, bertzalde, Korrika Ttikia eginen dute. Argazkia duela lau urte Korrika Iturendik pasatu zenekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun