Igerilekuko obrak zirela eta, herriko parkea tokiz mugitzea beharrezkoa izan zen. Joan den urtean langabezian zeuden bi lagun aritu ziren jolas parkea lekuz aldatzen. Egun hauetan eman zaio amaiera lan honi parkeko lurra berdindu eta hazia botaz. Orain komenigarria izanen litzateke bertan inor ez sartzea belarra atera bitartean. Beraz, abudo izanen dugu eguraldi ederrarekin herriko parkean gozatzeko aukera.