Martxoaren 18an jokatu zuten Errekako pilotariek Berria Txapelketako finalerdia Galdakaon (Bizkaia) Uharteren kontra, baina finalaren atarian gelditu ziren, hiru partidetatik bakarra irabazi zutelako. Jubenilen mailako lehia irabazi zuten Errekakoek eta kadeteen eta seniorren mailakoak galdu.
Eskubaloia
Eskubaloian, Erreka A taldeak bi partida irabazi ditu segidan Txapeldunen Taldean. Lehendabizikoa etxean Cantolaguaren kontra eta bigarrena Barañaingo Lagunak taldearen aurka. Hiru jokalari garrantzitsu joan dira taldetik aurten: Ibai Marizkurrena eta Javi del Villar, Beti Onak taldera eta Pascual Bertiz Anaitasunara. Hutsune hauek nabariak dira Errekan baina halere, denboraldi polita ari da egiten Dani Urrozen taldea.
Bertzalde, aipatu, Niko Mindegiak Espainiako Selekzioarekin partida ofizialean debuta egin duela. Bi partida jokatu dituzte Kroaziaren kontra, eta Niko titular izan da bietan. Minutu aunitz jokatzeko aukera izan du.