50 lagun Xabierrera

Erantzun ederra izan zuen martxoaren 12an Erreka Kirol Elkarteak Xabierrera joateko antolatutako autobusak. Bete egin zen, eta 50 lagun animatu ziren. Goizean goiz abiatu ziren herritik, 05:00etan, eta Iruñean gelditu ziren. Handik Xabierrerako bidea oinez egin zuten. Arratsaldean Doneztebera bueltatu ziren. Eguraldiak ez zuen sobera lagundu, baina erran dutenez, kontent bueltatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun