Osasun zentro berria egiteko asmoarekin aitzinera eginez, astelehen honetan, martxoak 28, biltzekoak ziren Udala eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua gaiari buruz solasteko. Azken honek osasun etxe berriaren behin betiko proiektua azaltzeko gonbidatu zuen Udala. Aipatu, Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko dituela osasun zentro berria eraikitzeko lanen gastuak.