3,4 milioi euro inguruko aurrekontua izanen du Udalak aurten

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Proiektu nagusia futbol zelaiaren lehenbiziko fasea egitea izanen da

3.369.030 euroko au­rrekontua onartu du Udalak urte honi begira. Kopuru horretatik zatirik haundiena futbol zelaiaren lehenbiziko fasea eraikitzeko bideratuko du, 1.266.000 euro, hain zuzen.

Eguneko Zentroaren bigarren faserako, ber­tzalde, 370.000 euro erabiliko dira. Lehenbiziko fasea joan den urtean egin zen, eta ber­tzeak bertze, zulaketa lanak eta euri uren eta ur ziki­nen ins­talazioak egin zituzten, baita zola eta egitura ja­rri ere. Biga­rren zati hone­tan, horri segida ematea izanen da helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun