Arantza Aterpeak eta Beintzako Orbela aterpeak Euskaraz Blai Euskarazko Udalekuak kanpaina landuko dute aurten ere. Hala adierazi zuten martxoaren 16an Bertizko Turismo Partzuergoaren egoitzan egindako aurkezpenean Izaskun Goñi Partzuergoko kudeatzaileak, Janire Uzkiaga egitasmoaren koordinatzaileak, Orbela albergeko Mikel Albisuk eta Aterpeko Joseba Zugarramurdik. Nafarroako Gobernuarekin orain arte egin duten bezala, bi aterpeek kanpaina bera eskaintzeko konpromisoa hartu dute eta ekainaren 27tik irailaren 3ra Lehen Hezkuntzako 8-12 urte arteko eta DBHko 13-15 urte arteko 900 ikaslerendako lekua eskainko dute. 6 eguneko eta 5 gaueko egonaldietan 10 aste pasatuko dituzte aterpe bakoitzean. Asteko prezioa 180 eurokoa izanen da. Bertiz Partzuergoak antolatu du aurten kanpaina eta haren bidez egin behar da matrikulazioa, apirilaren 8ra bitarte: www.consorciobertiz.org-en, udalekuak@consorciobertiz.org.en edo astelehenetik ortziralera 08:30etik 15:00etara 948 592323ra deituz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!