Euskararen aldeko lasterketarekin bat eginez, Korrikaren ibilbideko bi kilometro erosi dira. Antrotokiko gazteek bat erosi dute eta Udalaren eta Ulibeltzak Elkartearen artean bertzea. Gazteek N-121Ako 49. kilometroan hartuko dute lekukoa, 13:50 aldera, eta Udalak eta Ulibeltzak 13:55 inguruan.