Eskolakoen ateraldiak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Eskola

Eskolatik atera eta hainbat irteera egiten ari dira azken bi aste hauetan eskolako neska-mutikoak. Martxoaren 22an, erraterako, Malerrekako bertze eskole­takoekin batera, Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako lehenbiziko zi­kloko ikasleak Donostiara joan ziren: 41 gaztetxo Zientziaren Kutxagunera eta Txikiparkera joan ziren. Bigarren eta hirugarren zikloko 18 ikasle, berriz, Bilbora joan ziren: Guggenheim museoa ikustera lehenbizi –argazkia– eta ondotik, EITBren egoitza bisitatzera. Eguraldiak lagunduz gero, XIX. mende bukaerakoa den Bizkaiko Zubia ikustera ere joatekoak ziren. Aste honetan, bertzalde, laugarren eta bosgarren mailako 11 ikasle Irunberri aldean ibiliko dira. Astelehenean joan ziren, eta ortziralera arte, apirilak 1, inge­lesa lantzen ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun