Martxoaren 12an bigarren aldiz Timbersports txapelketan parte hartu zuen Xabier Ariztegi Santxinek. Bi kanporaketetatik lehenbizikoan parte hartzea tokatu zitzaion Portugalgo Battalha herrian. Eskualdetik lau partaide joan ziren: Donato eta Patxi Larretxea, Felix Etxeberria eta bera, Xabier Ariztegi. Bertze kanporaketa jokatzeke dago oraindik eta bi kanporaketen artean puntuazioaren arabera lehenbiziko hamarrak pasako dira finalera.
Sei proba ditu txapelketa honek: aizkorarekin hiru modalitatetan moztu: zutik, etzanda eta altueran; lagun bakarreko arpanarekin trontzan eta motozerra ttikia eta prototipoarekin altueran moztu. Ea zortea duen eta lehengo urtean bezala finalera ailegatzen den!
Etxauriko Harria
Igande honetan, apirilak 3, jokatu da Etxauriko harri baldarraren txapelketa, eta han izanen da Santxin. 12:30ean hasiko da saioa Etxaurin.