Martxoaren 13an egin zen Larraburuko batzar orokorra. 30 lagun inguru bildu ziren eta joan den urteko kontuak onartu ondotik, 2010eko ekintzetaz solastu eta 2011ko ekitaldien plangintza azaldu zuten. Junta ere berritu zuten: Javier Irisarri eta Jose Javier Zubieta atera eta Anabel Goienetxe eta Juan Antonio Berrueta sartu dira.
Magra txapelketa
Azken asteburuetan magra txapelketa jokatu da Larraburuan. Partxisean Pakita Danboriena eta Kandida Elizalde izan dira txapeldunak eta musean, berriz, Santiago Mitxeltorena eta Javier Indaburu.