Apirilaren 11n 100 kilometrotik goiti eginen ditu Korrikaren lekukoak eskualdean

Gurutze PIKABEA 2011ko martxoaren 29a

Duela bi urte ere eskualdean barna pasatu zen Korrikaren lekukoa. Artxiboko argazkiak

Astelehen goizean Artesiagako lepotik barna sartuko da Iruritara eta Baztan, Bertizarana, Malerreka, Bortziriak, Sara eta Senpere zeharkatuko ditu goizetik ilunabarrera

Maitatu, ikasi, ari... euskalakari lelopean Euskal Herri osoan barna dabil euskararen aldeko lasterketarik haundiena. Apirilaren 7an, ortzegun arratsaldean abiatu da Trebiñutik, eta hilaren 17an ailegatuko da Donostiara. Bitarte horretan bi mila kilometrotik goiti eginen ditu.

Maitatu, ikasi, ari... euskalakari lelopean Euskal Herri osoan barna dabil euskararen aldeko lasterketarik haundiena. Apirilaren 7an, ortzegun arratsaldean abiatu da Trebiñutik, eta hilaren 17an ailegatuko da Donostiara. Bitarte horretan bi mila kilometrotik goiti eginen ditu.

Apirilaren 11n, astele­henarekin, eskualdean barna 103 kilometro eginen ditu. Eugin bar­­na Artesiagako lepotik Iruritara sartuko da eta Baz­tanen 45,2 kilome­tro eginen ditu: N-121 B errepideari segituz, Irurita, Gartzain, Elizondo, Elbete eta Arizkundik pasako da. NA 2601 errepidea hartu eta Arizkun aldera abiatu eta Erra­tzura joanen da, eta Erra­tzun buelta hartu eta Arizkungo bidegurutzetik pasatuz, Elbete, Elizondo, Gar­tzain, Irurita, Arraioz eta Oronoz-Mugairi igaroko ditu.

Handik Bertizaranarantz abiatuko da NA-1210 errepidetik, eta Oieregi, Narbarte eta Legasan 3,9 kilo­me­troko bidea eginen du. Hemendik Male­rre­ka­ra joanen da Korrikaren lekukoa Donez­te­­be eta Sunbillatik pasatuz. NA 121 A bidetik Male­rrekan 13,7 kilometro eginen ditu. Sunbillatik, Bortzirietara sartuko da, eta Igantziko Bentetatik goiti, Igantzi he­rrigunean barna, Lesa­kara joanen da, gero Bera aldera abiatzeko. 17,8 kilometro eginen ditu Bortzirietan. Beratik, be­rriz, Lizuniagan barna Sara aldera joko du eta ondotik Senperera. Sara eta Senperen 23 kilome­tro eginen ditu eta 19:10 aldera, Senpere­ utzi­ eta Baionarako bidea har­tzen duenean agur­tuko ditu eskualdeko bazte­rrak Korrika 17ren lekukoak.

 

Euskaltzaindia

Korrikaren aurtengo omendua Euskaltzaindia izanen da. AEKtik adierazi dutenez, «1919­an sortu zenetik euskara babestea izan duelako xede eta geroztik hiz­kuntzaren iraupenerako eta hedapenerako beharrezkoak diren baldin­tza egokiak sortzen dituelako».

 

Korrika laguntzailea

Duela hiru Korrika paratu zen abian Korrika Laguntzailea kanpaina. Laguntzaile egiten diren guztiek 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aitzinera Euskal Herriko ehunka komer­tziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien txartela, eta txartela erabili aha izateko komer­tzioen z­e­rren­da duen katalogoa eskuratuko dituzte.

 


Korrika eskualdetik apirilaren 11n: Herria eta ordua

ARTESIAGAko lepoa 07:58:10

IRURITA (Eugiko bidegurutzea) 09:43:40

GARTZAIN (N-121B/49. km) 09:54:43

ELIZONDO (N-121B/50. km) 10:01:13

ELBETE (N-121B/51. km) 10:07:43

ARIZKUN (herri sarrerako kartela) 10:33:43

ERRATZU (NA-2600/2. km) 10:49:07

ARIZKUN (Bidegurutzea) 11:27:19

ELBETE (N-121B/54. km) 11:42:16

ELIZONDO (Ikastolako parkea) 11:53:58

GARTZAIN (N-121B/49. km) 12:05:01

IRURITA (N-121B/48. km) 12:11:31

ARRAIOZ (N-121B/46. km) 12:25:31

ORONOZ (herrirako bidegurutzea) 12:43:04

OIEREGI (gasolindegi ondoan) 12:56:04

NARBARTE (NA-1210/21. km) 13:01:55

LEGASA (NA-1210/23. km) 13:14:55

DONEZTEBE (NA- 1210 /24. km) 13:21:55

SUNBILLA (NA-121 A/ 49. km) 13:50:22

IGANTZIko bentak 14:51:28

IGANTZI (biribilgunea) 15:03:49

LESAKA (Frain auzoa) 15:24:25

BERA (herri sarrera) 16:03:40

BERA-SARA (Lizuniaga) 16:47:52

SARA (Xikanetik aterata) 17:20:22

SENPERE (Okintegia) 18:12:22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun