Seigarren urtez, martxoko azken igandean Sara Korrika Trail lasterketa iragan da. Marka guziak xehetuz, 636 korrikalarik eman zuten izena proban eta horietatik 535ek lortu dute lasterketa bukatzea.
Horien artean, Itziarko Aitor Osa txirrindulari ohia izan zen bizkorrena eta ordubete, 55 minutu eta 33 segundu denborarekin, Fernando Etxegaraik zeukan marka kasik hiru minututan hobetu zuen. Bigarren postua, Natitxua taldeko Imanol Goñirentzat izan zen (1:57:56) eta hirugarren egin zuen Leintzgain taldean ari den Fernando Etxegarai beratarrak (1:59:04). 25 kilometroko lasterkaldia bi ordu baino guttiagoan egin zuten bakarrak izan ziren.
Leintzgain taldean ari den Iñigo Lasaga etxalartarra 13. postuan sartu zen, 2 ordu, 9 minutu eta 17 segunduko denborarekin.
Emakumezkoen artean, Leintzgain Mendi taldeko Oihana Kortazar izan zen bizkorrena, 2 ordu, 27 minutu eta 29 segunduko denborarekin, bigarren Abadiño Oihana Aizkorbebeitia (2:30:34) izan zen eta podiuma Trintxerpeko Leire Elosegik osatu zuen (2:37:11), nahiz eta beteranoen kategorian aritu.
Eskualdeko korrikalariak
3. Fernando ETXEGARAI (Bera) 01:59: 04
13. Iñigo LASAGA (Etxalar) 02:09:17
43. Jabier OTXOTEKO (Lesaka) 2:19:36
49. Philippe VACQUIE (Sara) 02:21:35
50. Pascal URRUTI (Sara) 02:21:36
69. Aitor BERRA (Senpere) 02:25:33
70. Frederic LAXALDE (Senpere) 02:26:00
99. Iñaki PIKABEA (Bera) 02:29:52
106. Philippe ITURRIA (Senpere) 02:30:45
107. Iñaki LARRAÑAGA (Bera) 02:30:58
115. Bernard SEILLAN (Senpere) 02:31:56
124. Xanti DENDARIETA (Erratzu) 02:33:46
126. Rene IRUBETAGOIENA (Senpere) 02:33:54
155. Thierry HAROÇARENE (Senpere) 02:38:20
157. Txus UNSION (Bera) 02:39:10
175. Dominique LAPORTE (Senpere) 02:41:24
191. Sebastien LAURENZENA (Senpere) 02:43:18
205. Pascal SOUDRE (Senpere) 02:45:06
240. Manuel GOURAUD (Bera) 02:50:58
260. Beñat SEIN (Senpere) 02:53:12
274. Stephane LAMOTHE (Senpere) 02:54:45
287. Panpi GERARD (Senpere) 02:56:43
289. Michel SEIN (Senpere) 02:57:00
308. David GENETET (Senpere) 02:59:43
315. Gerard SEIN (Senpere) 03:01:34
321. Totte JAUREGIBERRI (Senpere) 03:03:20
325. Patrice ETXEGARAI (Senpere) 03:04:03
343. Daniel ETXEGARAI (Senpere) 03:06:17
368. Paxkal LARRONDE (Sara) 03:10:19
372. Pantxoa EZPONDA (Senpere) 03:11:19
383. Isabelle IRAZU (Senpere) 03:13:59
387. Jean-Baptiste FAGOAGA (Sara) 03:14:30
398. Beñat JORAJURIA (Senpere) 03:15:48
402. Christian OZKOIDI (Senpere) 03:16:20
432. Panpi ETXEBERRI (Senpere) 03:24:04
458. Marie-Christine JORAJURIA (Senpere) 03:32:30
459. Marie-Claude IRUBETAGOIENA (Senpere) 03:32:31
467. Mirentxu BERNET (Sara) 03:34:33
486. Guillaume SEIN (Senpere) 03:41:41
490. Pascale ETIENNE (Senpere) 03:43:55
491. Antoine ARNAL (Senpere) 03:43:56
495. Clement VASSAS (Senpere) 03:44:28
511. Ramuntxo LABOUX (Senpere) 03:59:02
524. Clement GAITTE (Senpere) 04:11:09
Sailkapen osoa Sara Korrika taldearen webgunean eskuratzen ahal da.