Nafarroako Kutxak %11 handitu zuen iaz bezero kopurua Baztan-Bidasoako saltokietan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 25a

Ana Oteiza, Nafarroako Kutxako saltokien aholkularia, eta Angel Arraztoa, Argibel Optikakoa. Utzitako argazkia

Gizabidezko Saltokia zigilua aurkeztu du, bezero diren saltokiak identifikatzeko

Nafarroako Kutxak %11 handitu zuen bezero kopurua Baztan-Bidasoako txikizkako saltokietan 2010. urtean. Hain zuzen ere, datu horiek eman dituzte martxoaren 24an Gizabidezko Saltokia zigilua aurkezteko egin duten ekitaldian. Elizondoko Argibel Optika dendan dute, eta bertan parte hartu dute Bautista Senarrek, Nafarroako Kutxak iparraldeko zonaldean duen zuzendariak, eta Mikel Arangurenek, Marketin arloaren arduradunak.

Nafarroako Kutxak %11 handitu zuen bezero kopurua Baztan-Bidasoako txikizkako saltokietan 2010. urtean. Hain zuzen ere, datu horiek eman dituzte martxoaren 24an Gizabidezko Saltokia zigilua aurkezteko egin duten ekitaldian. Elizondoko Argibel Optika dendan dute, eta bertan parte hartu dute Bautista Senarrek, Nafarroako Kutxak iparraldeko zonaldean duen zuzendariak, eta Mikel Arangurenek, Marketin arloaren arduradunak. Zehazki, 304 saltoki dira Nafarroako Kutxaren bezero Baztan-Bidasoan, 2009an baino 30 gehiago. Saltoki horiek 2010. urte horretan 40,27 milioi euroko negozio bolumena erregistratu zuten, 2009an baino %20 gehiago, orduan 33,57 milioi eurokoa izan baitzen. Gainera, TPVen bidez (saltokiko terminala), txartelekin egindako ordainketak 22,2 milioi eurokoak izan ziren.

 

Gizabidezko Saltokia, ‘Balioan jarri zure ekarpena’

Txikizkako saltokiek gizarteari egiten dioten ekarpen garrantzitsua jendaurrean nabarmentzeko asmoarekin, Nafarroako Kutxak Gizabidezko Saltokia zigilua sortu du, ‘Balioan jarri zure ekarpena’ lelopean. Izan ere, Nafarroako Kutxaren bezero diren Nafarroako ia 6.500 saltokietan arrosa koloreko bereizgarri bat ikus daiteke, eta horrek adierazten du gizabidezko saltokiak direla. Eta, horrenbestez, denda edo saltoki horretan erosita, herritarrek jakingo dute dirua gizarte proiektuetara bideratzen laguntzen ari direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun