Nafarroako bertsolari txapelketako finalerako zortzikotea erabaki da Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 28a

400 lagun baino gehiago bildu ziren Lur dantzalekuan hondar finalaurrekoa aditzera. Juan Mari Ondikol

Lur dantzalekuko saio dotorean Julio Soto nagusitu zen eta Silveirak eta Zelaietak ere sailkatzea lortu zuten

Lotura berezia du Lur aretoak Nafarroako bertsolaritzarekin. Txapelketako final aunitz egin izan dira bertan, baina azken urteotan ttiki gelditu da azken saiorako. Martxoaren 26an, larunbat arratsaldean aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa hartu zuen. Giro ezin hobea izan zen, 440 bertsozalek bete baitzuten aretoa eta kontent atera ziren sei bertsolariek egin zuten lanarekin.

Lotura berezia du Lur aretoak Nafarroako bertsolaritzarekin. Txapelketako final aunitz egin izan dira bertan, baina azken urteotan ttiki gelditu da azken saiorako. Martxoaren 26an, larunbat arratsaldean aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa hartu zuen. Giro ezin hobea izan zen, 440 bertsozalek bete baitzuten aretoa eta kontent atera ziren sei bertsolariek egin zuten lanarekin.

Taula gainean Nafarroako azken hiru txapeldunak zeuden: Julen Zelaieta, Xabier Silveira eta Julio Soto. Hirurek lortu dute finalerako sailkatzea. Julio Soto nagusitu da, 415 puntu terdurekin, baina 2 puntu terdiko tarte txikia atera dio Xabier Silveira bigaren sailkatuari (413 puntu); hirugarren postua saio hagitz ona egin duen Julen Zelaieta beratarrarentzat izan da (398,5 puntu).

Bertze hiru bertsolariek ez dira txapeldunen aitzinean kikilidu, saio ona egin dute Aimar Karrikak (374,5 puntu), Aritz Saraguetak (372,5 puntu) eta Iñigo Ibarrak (352,5 puntu).

Larunbatean ere Lur aretoa Nafarroako bertsolaritzaren festa bat izan da.

 

Finalaurrekoetako sailkapenak

Julio Soto 415,5 Finalerako zuzenean sailkatuta

Estitxu Arozena 408 Finalerako zuzenean sailkatuta

Jon Barberena 398 Finalerako zuzenean sailkatuta

Xabier Silveira 413 Puntuazioz sailkatua

Julen Zelaieta 398,5 Puntuazioz sailkatua

Eneko Lazkoz 396,5 Puntuazioz sailkatua

Oskar Estanga 390,5 Puntuazioz sailkatua

Xabier Terreros 382 Puntuazioz sailkatua

Ander Fuentes “Itturri” 379 

Jon Elizetxe 377

Aimar Karrika 374,5

Aritz Saragueta 372,5

Iñigo Olaetxea 371,5

Josu Sanjurjo 365,5

Saioa Alkaiza 364

Miel Mari Elosegi “Luze” 357,5

Oier Lakuntza 353

Iñigo Ibarra 352,5

 

Finala apirilaren 9an Iruñeko Labrit pilotalekuan

Beraz, erabakia gelditu da apirilaren 9an, arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Iruñeko Labrit pilotalekuan lehiatuko den zortzikotea. Julio Soto, Estitxu Arozena, Jon Barberena, Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros ariko dira. Iazko finalistetatik bi aldaketa izanen dira eta Jon Barberena eta Xabier Silveira ariko dira, aurtengo txapelketan izena eman ez duten Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarretaren ordez. Dagoeneko saio horretarako sarrerak salgai dira.

Bi modu daude horiek eskuratzeko. Internet bitartez www.bertsosarrerak.eu atarian erosten ahal dira. Bestela, Nafarroako hainbat tokitan daude sarrerak salgai: Kutxak Nafarroan dituen bulegoetan (Iruñea, Altsasu, Barañain, Lizarra, Azkoien, Tafalla eta Tutera), Elizondon Fantxike arropadendan, Leitzan Maimur liburudendan eta Lesakan okindegian.

Finaleko sarreren prezio 18 eurokoa da;12 euro 16 urtetik beherakoentzat eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzat. Azken urteotan finalerako sarrerak hainbat egun lehenago agortu egin dira, hortaz aholkua da lehenbailehen erostea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun