Legasako industrialdea lanpostuak sortzen dituzten enpresekin betetzea eskatu du UGTk

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 23a

Apirilean, Legasako margotze lerroko langileak Lesakara joanen dira. Artxiboko argazkia

Martxoaren 22an Elgorriagan egin zuen sindikatu honek Nafarroako Kontseiluaren bilkura

Legasako industrialdea apiriletik aitzinera erabilgarri egonen da, behin Arcelor Mittaleko margotze lerroko langileak Lesakara joaten direnean. Hori dela eta, Nafarroako UGT sindikatuak Legasan libre geldituko den industrialde hori egiazko jarduera duten enpresekin betetzea eskatu dio Nafarroako Gobernuari, “zonaldean inbertsioan eginen dituzten eta lanpostuak sortuko dituzten enpresekin”.

Martxoaren 22an Elgorriagako balnearioan egin zuen Nafarroako UGTk hileroko kontseiluaren bilkura eta Nafarroako egoera sozioekonomikoa aztertu zuen, baita negoziazio kolektiboari buruzko elkarrizketa sozialaren egoera ere.

Baztan-Bidasoaldeko lan eta industria egoeraz ere hausnartu dute bilkuran eta ondorio garbia atera dute: behar beharrezkoa dela zonaldeko jarduera ekonomikoa bultzatzea, hori baita populazioaren zahartzea gelditzeko modu bakarra, gazteak lan bila bertze eskualde batzuetara joaten direlako. Alde horretatik, UGTren ustez hil ala bizikoa da Legasako industrialdean enpresa berriak ezartzea, behin Arcelor Mittaleko langileak Lesakara joaten direnean. Enpresa horiek egiazko jarduera izatean eta lanpostuak sortzean datza eskualdeko herrien etorkizuna, UGTren ustez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun