Nafarroako Herri Kirol Jolasetako lehenengo jardunaldia jokatu zen martxoaren 20an, igande goizean Arbizun. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.
Proben ordena hau izan zen: kimu mailako Proba Konbinatua, haur mailako Proba Konbinatua, kadete mailako Proba Konbinatua eta azkenik haur eta kadete mailako Sokatira.
KONBINATUKO SAILKAPENAK:
Kimu mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren.
Emaitzak:
1. Unanu (Igantzi) 07:05.89
2. Berriozar 07:13.18
3. Andra Mari 07:16.39
4. Basaburua 07:17.62
5. Araxes 07:37.63
6. Abelu (Igantzi) 08:02.53
Haur mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren.
Emaitzak:
1. Andra Mari 09:21.00
2. Basaburua 09:29.48
3. Iñigo Aritza 10:22.25
4. Beriain 10:38.78
5. Berriozar 12:13.78
6. Putterri 14:13.78 (Ez dute parte hartu jardunaldi honetan, beraz, azken postuko denbora + 2 minutu).
Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:
1. Berriozar 09:56.09 4 puntu
2. Basaburua 10:16.22 3 puntu
3. Andra Mari 11:04.97 2 puntu
4. Txantrea 13:20.47 Puntu 1
SOKATIRAKO SAILKAPENAK:
HAUR MAILA (480 KG)
“A” multzoa
Berriozar (2.5 puntu)
Andra Mari (2,5 puntu)
Beriain (puntu 1)
“B” multzoa
Basaburua (3 puntu)
Iñigo Aritza (2 puntu)
Putterri (0 puntu) Ez dute jardunaldi honetan parte hartu.
KADETE MAILA (540 KG)
Basaburua (3,5 puntu)
Berriozar (3,5 puntu)
Andra Mari (2 puntu)
Txantrea (puntu 1)
Bigarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 27, jokatuko da Altsasun (Iortia plazan eta euria eginez gero Burunda frontoian) goizeko 11:00etatik aurrera.