Nafarroan landa eremuan aritzen diren postariek protesta egin zuten martxoaren 30ean Donezteben, elizatarian. Jakina da baserri inguruetan harat-honatean kilometro aunitz egin behar izaten dituztela eta azkeneko hiru urteetan, nahiz eta erregaiaren prezioa bikoiztu ere egin den, beraiek berdin-berdin kobratzen dute: Kilometroko 22 xentimo. Beraz, kopuru hori eguneratzea eskatzen dute.
Gure inguruan aritzen diren postarietako batek egunean 80 kilometro egin behar izaten ditu, bertze batek 77, bertze batek 75… Hori salatzeko, agerraldian pankarta adierazgarria plazaratu zuten: Landa eremuko postari izatearen porrota zioen, eta marrazkian, erregai-hornigailu batekin postaria apuntatzen…