Amaiur azpitxapeldun izan da 560 kiloko sokatira txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 21a

Hamar urteren ondotik, berriz ere txapela jantzi du Sakanak emakumezkoen txapelketan. Koldo Alduntzin

Emakumezkoetan, Sakanak jantzi du txapela hamar urteren ondotik

Martxoaren 19an, larunbatean akitu zen 2011ko goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa, Arrigorriagan (Bizkaia). Emakumezkoen 500 kilokoan Sakanak jantzi zuen txapela eta gizonezkoen 560 kilokoan, berriz, Sokarrik bereganatu zuen txapela; aurtengo bigarrena. Amaiur azpitxapeldun izan zen.

Martxoaren 19an, larunbatean akitu zen 2011ko goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa, Arrigorriagan (Bizkaia). Emakumezkoen 500 kilokoan Sakanak jantzi zuen txapela eta gizonezkoen 560 kilokoan, berriz, Sokarrik bereganatu zuen txapela; aurtengo bigarrena. Amaiur azpitxapeldun izan zen.

Gizonezkoen 560 kilokoari dagokionez, jardunaldi bakarrera jokatu da txapela, eta lau talde lehiatu ziren: Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), Amaiur, Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi) eta 6 conceyos (Asturias, España). Sokarrik irabazi zituen saioko hiru txandak, jokatutako sei tiraldiak irabazita. Amaiur sailkatu zen bigarren postuan, eta baztandarren aurkako bi tiraldiak ere garbi irabazi zituen Sokarri txapeldunak. Amaiurrek bere aldetik, Ñapurrak eta 6 Conceyos menderatu zituen arazo berezirik izan gabe. Ñapurrakek osatu zuen podiuma, 6 Conceyosi irabazi ondoren.

Sokarrik, beraz, aurtengo bigarren txapelaz jabetu zen atzo, 640 kilokoa ere Arrigorriagakoek irabazi baitzuten. Gainerako biak, 680 eta 600 kilokoak Abadiñok irabazi ditu.

 

2011ko gizonezkoen 560 kiloko azken sailkapena:

1. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia): 4 puntu (9 tanto)

2. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia): 3 puntu (6 tanto)

3. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 2 puntu (3 tanto)

4. 6 conceyos (Asturias, España): puntu 1 (0 tanto)

Emakumezkoen 500 kilokoan hirugarren jardunaldia jokatu zen, eta bigarren jardunaldian bezala, Sakanak eta Badaiotzek parra egin zuten. Kontua da lehen jardunaldian Sakana gailendu zela eta horrek eman ziola txapela bereganatzeko aukera. Nafarrek 2001ean jantzi zuten azenekoz txapel bat. Orduan 480 kilokoa irabazi zuten, eta hamar urte igaro ostean, berriro lortu dute txapel bat buruaren ganean jartzea.

 

Emakumezkoen 500 kiloko hirugarren jardunaldiko sailkapena:

1. Sakana (Arbizu, Nafarroa Garaia): 5 puntu

Badaiotz (Gasteiz, Araba): 5 puntu

3. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 2 puntu

 

2011ko emakumezkoen 500 kiloko azken sailkapena, hiru jardunaldi jokatu ondoren:

1. Sakana (Arbizu, Nafarroa Garaia): 15,5 puntu

2. Badaiotz (Gasteiz, Araba): 14,5 puntu

3. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 6 puntu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun