Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da martxoaren 19an Leitzako zineman, 215 bertsozalek segitu dute saioa zuzenean. Hasi aurretik, Leitzako Bertso Eskolako gaztetxoek ongi etorria eman diete entzuleei, bertso sorta baten bitartez. Saioari dagokionez, Estitxu Arozenak bildu ditu puntu gehien, hortaz zuzenean sailkatu da apirilaren 9ko finalerako.
Saio erregularra egin du lesakarrak eta kartzeleko gaian bikain. Azkenean, puntuazioan alde handia samarra atera die gainerako bertsolariei. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta hirugarrena, berriz, Ander Fuentes “Itturri”-rentzat.
Saioan ziren bertze bi lesakarrek, Iñigo Olaetxeak eta Josu Sanjurjok, laugarren eta bosgarren egin dute, hurrenez hurren. Miel Mari Elosegi”Luze” leitzarrarentzat izan da seigarren postua. Estitxu Arozena eta aurreko astean Berako finalaurrekoa irabazi zuen Jon Barberenak ziurtatuta dute finalerako sailkapena. Gainerakoek hurrengo astean izanen den hirugarren finalaurrekoaren zain egon behar dute, puntuazioak erabakiko du finalera pasako diren ala ez.
Leitzako puntuazioak
Estitxu Arozena, 408 puntu
Xabier Terreros, 382 puntu
Ander Fuentes “Itturri”, 379 puntu
Iñigo Olaetxea, 371,5 puntu
Josu Sanjurjo, 365,5
Miel Mari Elosegi “Luze”, 357,5 puntu
Puntuazioak finalera begira
Estitxu Arozena 408 (Finalerako zuzenean sailkatuta)
Jon Barberena 398 (Finalerako zuzenean sailkatuta)
Eneko Lazkoz 396,5
Oskar Estanga 390,5
Xabier Terreros 382
Ander Fuentes “Itturri” 379
Jon Elizetxe 377
Iñigo Olaetxea 371,5
Josu Sanjurjo 365,5
Saioa Alkaiza 364
Miel Mari Elosegi “Luze” 357,5
Oier Lakuntza 353
Julio Soto -
Xabier Silveira -
Aimar Karrika -
Julen Zelaieta -
Iñigo Ibarra -
Aritz Saragueta -
Lur aretoan da martxoaren 26ko azken finalaurrekoa, 17,30etatik aurrera. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Aritz Saragueta.