Udal hauteskundetarako hautagaitza aurkeztu du Etxalarko Herri Taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 18a

Etxalarko Herri Taldea osatuko dutenak eta sinpatizanteak, martxoaren 12an egindako agerraldian. TTIPI TTAPA

18 urtez alkate izandako Miguel Mari Irigoien izanen da zerrendaburu

Maiatzaren 22ko udal hauteskundetarako bi hilabete eskas falta direnean, Etxalarko Herri Taldeak hauteskundetarako zerrenda eta programa prest ditu dagoeneko eta berriz ere etxalartarren gehiengoaren konfidantza berritzeko asmoa dauka, herritar guzien interesak defendatuz alkatetzatik lan egiteko.

Helburu horrekin, arlo ezberdinetan lanean aritzen diren etxalartarren hautagaitza zabala aurkeztu du, gaztetasuna eta esperientzia uztartuz. Herri Taldeko zerrenda horren buru Miguel Mari Irigoien izanen da. 18 urte emanak ditu Miguel Mari Irigoienen Etxalarko alkatetzan, 1987tik 2006 urte bukaera arte, legealdi erditsuan gaur egungo alkateari lekukoa eman zionean. Orain, Arcelor-Mittal lantegian erretiroa hartzekotan dela, eta egoerak animatuta, berriz ere Etxalarko udal taldearen buru izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun