Doneztebeko Mendi abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbatean Iturenen

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 18a

Mendi abesbatzak emanaldia eskainiko du Iturengo elizan. Artxiboko argazkia

Ilunabarreko meza kantatu eta ondotik kontzertua eskainiko du

Ibintza Kultur Taldeak antolaturik, larunbat honetan, martxoak 19, Doneztebeko Mendi abesbatzak kantatuko du Iturengo elizan, ilunabarreko mezan, eta ondotik, kontzertua eskainiko du. Baina ez da hor akituko kontua. Izan ere, Ibintza Kultur Taldeak hilabetero gisa guzietako ekitaldiak antolatzeko asmoa du, eta oraingoz­ Doneztebeko koralarena hitzartu du. Beste hilabeteei begira burubelarri ari da antolatzen herriko nahiz kanpoko jendearendako egokituriko ekitaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun