Euskaraz Blai Udalekuak eskainiko dituzte aurten ere Arantzan eta Beintzan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 17a

Janire Uzkiaga, Mikel Albisu, Izaskun Goñi eta Joseba Zugarramurdi, martxoaren 16an Bertizen egindako aurkezpenean. Alicia del Castillo

Bertizko Partzuergoak antolatutako ekimenean izen emateko epea zabalik dago martxoaren 14tik apirilaren 8ra

Arantza Aterpeak, Beintza-Labaien aterpetxea eta Bertizko Turismo Partzuergoak Euskaraz Blai Euskarazko Udalekuak kanpaina aurkeztu dute martxoaren 16an, asteazken eguerdian Bertizko Partzuergoaren egoitzan. 12 urte beteko ditu aurten kanpainak eta proiektu honen eragina bi herri hauetako ekonomian eta lan arloan nabaria dela azpimarratu zuten aurkezpenean Bertizko Partzuergoko Izaskun Goñik, egitasmoaren koordinatzailea den Janire Uzkiagak, Orbela aterpetxeko Mikel Albisuk eta Aterpeko Joseba Zugarramurdik, “bertzeak bertze 7 lagun aritzen baitira aterpetxeetan, 8 begirale dinamizatzaile, 40 autobus bidaia kanpainan zehar… “.

Bi aterpetxeek, Nafarroako Gobernuarekin orain arte egin duten bezala, kanpaina bera eskaintzeko konpromisoa hartu dute, ekainaren 27tik irailaren 3ra. Lehen Hezkuntzako 8 eta 12 urte arteko eta DBHko 13 eta 15 urte arteko 900 ikaslerendako lekua eskainiko dute, 6 eguneko eta 5 gaueko egonaldietan, 10 aste aterpe bakoitzean. Aurtengo prezioa asteko 180 eurokoa izanen da eta Arantzako aterpeak 55 plaza eskainiko ditu eta Beintzakoak 40.

Nafarroa osoko ia 600 ikaslek parte hartu zuen 2010eko kanpainan. Aurtengo edizioan Arabako lurraldean ere eskaintzen da, honela bi lurraldetako gaztetxoek euskaraz egonaldia partekartzeko aukera izanen dute.

“Euskarazko Udalekuak - Euskaraz Blai” proiektuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalaren onikusia jaso du. Halaxe, Arantzako Aterpek eta Beintzako Orbela aterpeak giza talde eta ikastetxeekin proiektu ezberdinen kudeaketan esperientzia handia erakutsi dute azken urteotan. Bertiz Partzuergo Turistikoak antolatu du aurtego kanpaina eta haren bidez egin behar da matrikulazio prozesua martxoaren 14tik apirilaren 8ra www.consorciobertiz.org webgunean, udalekuak@consorciobertiz.org helbide elektronikoan edo astelehenetik ortziralera, 08:30etik 15:00etara 948 592323 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun