Onsalo eta Arraztoa nagusi Malerrekako pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Hainbat pilotarik parte hartu dute Malerrekako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketan. ZALDUA

Maila nagusian Esain eta Madariagari irabazi diete

Erreka Elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako Malerrekako Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren finalak mar­txoaren 5ean jokatu ziren Doneztebeko frontoian. Goiz eta arra­tsa­ldez, zazpi kategoria­tan aritu ziren pilotariak.

Benjaminen mailan, Oberenako Oskozek eta Cuairanek 18-15 irabazi zieten Ilunpeko Alberdi eta Galarragari.

Alebinetan, Ilunpeko Egiguren eta Alberdi nagusitu ziren, 18-7 irabazi zieten Erre­kako Zubizarreta eta Salabe­rriari.

Infantiletan Donibaneko Laso eta Arandiak irabazi zuten. Taldekide dituzten Bakaikoa eta Medina 12 tantorekin utzi­ zituzten.

Kadeteen kategorian, Zugarraldekoak nagusitu ziren: Larunbek eta Sarasak 18-15 iraba­zi zieten Oiarpeko Ugalde eta Imazi.

Jubeniletan Añorgako Barandiaran eta Sanchezek irabazi zuten, 22-20ko markagailuarekin Errekako Maia eta Amu­rrioko Legarretari nagusitu zitzaizkien.

22 urtez azpikoen mailan tanto bakarragatik, Intxurreko Urretabizkaia eta Otegik irabazi zuten; 22-21, Errekako Juane­nea eta Zugarraldeko Lukin hartu zituzten mendean.

Maila nagusian edo senior elite mailan, azkenik, Aurrera Saiaz taldean ari den Unai Onsalo aresoarra eta Txarutako Xabi Arraztoa iruritarrak eskuratu zuten txapela. 22-16 irabazi zieten Esain profesional ohiari (Buruz Gain taldean ari da) eta Erreka elkartean ari den Joseba Madariaga aranz­tarrari.

 

Bigarren mailakoak

Txapelketa nagusiarekin batera, aitzineko asteburuan, Errekako pilotarien arteko buruz buruko txapelketaren finalak jokatu ziren Doneztebeko eskolako frontoian.

Benjamin E mailan, Gelbentzuk 18-13 irabazi zion Arregiri. Benjamin D kategorian, Aldabe 18-14ko emaitza­rekin nagusitu zitzaion Porturi. Benjamin C mailan, Telletxeak 18-11 irabazi zion Oiartzabali. Benjamin B kategoriako final estuan, Saldiasek 18-17 irabazi zion Mitxeori. Benjamin A kategorian, Agi­rre 18-7 nagusitu zen Zestauren kontra.

Bigarren mailako alebinetan Zelaietak 18-17 irabazi zion Erasuni.

Bigarren mailako infantiletan, Saldias nagusitu zen, 18-7 Arrietari irabazi ondotik.

Infantiletan, Fagoagak 18-14 irabazi zion Salaberriari.

Bigarren mailako kadeteetan Saldiasek 22-12 irabazi zion Etxe­koloneari eta kadeteetan, Elizalde nagusitu zen, 22-13 irabazi zion Telletxeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun