Igande honetan, hilak 20, eginen den lehen jardunaldiarekin emanen zaio hasiera aurtengo Nafarroako Herri Kirol Jolasei. Guztira lau jardunaldi eta finala jokatuko dira: lehena Arbizun edo Etxarri-Aranatzen, bigarrena martxoaren 27an Altsasun, hirugarrena apirilaren 3an Berriozarren, laugarrena apirilaren 10ean Arbizun edo Etxarri-Aranatzen eta finala, apirilaren 17an Berroetan, eta euria egiten badu, Iruritan. Saioak 11:00etan hasiko dira. Eskualdeko taldeei dagokienean, kimuen mailan Igantziko Unanu eta Abelu taldeak eta Baztango Basaburua ariko dira; eta haur zein kadeteetan, bai konbinatuetan eta bai sokatiran, Baztango Basaburua ariko da.