Nafarroaren Egunerako usain baino 300 langile gehiago behar dira

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Ohiturari segituz, eta nafarren arteko loka­rriak indartzeko helburuarekin, apirileko azken igandean ospatuko da Nafarroaren Eguna Baigorrin, apirilaren 24an. Eta egun horretarako langileak behar direla jakinarazi du antolatzaile taldeak pren­tsara igorritako ohar batean. Aurten usaian baino 300 langile gehiago beha­rrez­koak izanen omen dira eta hortaz, lagun­tza eskatu dute. Laguntzeko prest dagoenak martxoaren 30a baino lehen eman beharko du izena (0033) 610 404130 telefonora deituta edo nafarroaren.eguna@­gmail.­com-era mezu bat igorrita. Izen-abizenak eta helbidea utzi­ beharko dira apunta­tzerakoan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun