Sarako traila martxoaren 27an

Joanes GARCIA 2011ko martxoaren 16a

Sara Korrika las­terke­ta taldea 6. Sarako Trailaren antolaketan ari da buru belarri. La­rrungo maldetan iragaiten den korrikaldia mar­txoaren 27an iraganen da, igandez. 550 partaidek baldintza hoberenetan lasterka egin dezaten 50 laguntzaile izanen dira lanean.

Urteroko ibilaldia segituko da eta urtero bezala giro ezin hobean bukatuko trikitilari eta gaiteroek animaturik.

Izen emaiteak Turismo Bulegoan (0559 542014) edo Nicolasi deituz (0613 429581) egin behar dira. Informazio gehiagorentzat www.sarakorrika.com webgunea. Aldizkariko 41. orrialdean ere xehetasun gehiago irakurgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun