Herriko bi hautetsik salaketa aurkeztu dute poliziak izan duen jarreragatik

Franck DOLOSOR 2011ko martxoaren 16a

Jean François Bederede eta Eliane Etxeberria dira

Senpere egun eta bihar taldeko bi hautetsik salaketa aurkeztu dute berriki poliziaren kontra, agente batzuek eraku­tsi dieten bortizkeriagatik. Iparraldeko zonbait lagun eta hautetsik bezala, Jean François Bederedek eta Eliane Etxe­berriak elkartasuna erakutsi zieten Izpuran bildu ziren Segiko zortzi militanteei. Hegoal­deko zortzi gazte hauen kontrako atxilotze euroagindua aurkeztu zuen Espai­niako justiziak eta neu­rri horren kontra altxatu ziren hautetsiak.

Bederedek bi gazte aterpetu zituen etxean, Senperen, eta poliziak biak arrastatu zituen martxoaren 2an Bederede eta Etxeberriarekin Baionarat joaten zirelarik. Jean François Bederedek TTIPI-TTAPAri erran­ dioenez, arrasta­tze «aski bortitza izan zen, kolperik gabe baina poli­ziak bere armak eraku­tsi zituen». Gero Baionan prentsaurrekoa eman­ ondoren Segiko gaz­teen egoerari buruz, Bederedek eta Etxebe­rriak herrirako bidea hartu zuten eta haiez gain Iparraldeko bertze bi hautetsi eta Endika Perez Segiko gaztea zeuden Bedereden autoan. Basusarri aldean, autoa geldiarazi zuen poliziak Segiko gaztea arrastatzeko. Lekukoen arabera, hautetsiak eta kazetariak, operazioa biziki bortitza izan zen. «Polizia ikusi genuen segika baikenuen eta pentsatu genuen operazioa lasaiki egi­ten ahalko zela», dio Bederedek. Alta, goizekoa baino bortitzagoa izan zen bidean berean lurrerat bota baitzuten atxilotua esku burdinak emateko. Gainerat, Bedereden autoaren ate bateko berina hautsi zuten poliziek. Berriz ere armak erakutsi zizkieten ingu­ruetan ziren hautetsiei. Lekukoen arabera, «dena biziki laster gertatu zen eta biziki bortitza izan zen, goizeko atxilotzeak baino bortitzagoa».

Egun osoan iragan ziren gertakariak sala­tzeko elkarretaratze bat egin zen arratsean berean Herriko Etxe­ aitzinean eta 120 bat per­tsona bildu ziren. Atxiloketen lekukoak izan ziren eta poliziaren bortizkeria jasan zuten bortz hautetsien abokatak salaketa aurkeztu zuen poliziaren aurka Baio­nako prokuradorearen aitzinean martxoaren 10ean. Ikerketa poliziala irekiko da, beraz, gertaera argitzeko eta ho­rren ondotik prokuradoreak deliberatuko du poliziak auzipetzen dituen edo ondoriorik gabe uz­ten duen afera. Salaketa gerokorik gabe geldituko balitz, instrukzio epaile batengana joaten ahal lirateke hautetsi hauek, hauen artean Bederede eta Etxeberria.

Bertzalde, euskal militanteen aurkako euroagindu eskaerak salatzeko giza kate erraldoia egin zen martxoaren 5ean Baiona eta Angelu artean. Antolatzaileen arabera 1.500 lagunek parte hartu zuten protesta horretan. Azkenik, le­rro hauek idatzi zirelarik Izpuran bildu ziren Segiko zortzi gazteen artean lagun bakarra zegoen aske oraino eta bere aldeko bi asteko barauldia hasi zuten Hendaian Iker Elizaldek eta Xabi Hirigoienek Hendaia eta Bes­koitzeko hautetsiek.


PEREZEN ATXILOKETA

«Biziki bortitza izan zen, goizeko atxilo­tzeak baino bortitzagoa»

Endika PEREZen atxiloketaren lekukoak

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun