40 gaztek parte hartu dute aurten ihauterietako eskean

Joanes GARCIA 2011ko mar. 16a, 14:08

Giro ederrean joan dira ihauteriak aurten ere. Joanes Garcia

Euskal ihauteri tradizionaletako pertsonaiez mozorrotuta ibili dira

Aldi honetan ere, ihauteriak behar bezala ospatu dituzte gazteek. Aurten, mozorroen­tzako egin dituzten indarrak azpimarratzekoak dira. Izan ere, euskal ihauteri tradizionaletako pertsonaia gehienak bertan izan dira: kotilungorri, kaska­rrotak, momotxorroak, zirtzilak eta nola ez hartza. Eskeak 09:00etan abiatu ziren, gazteak trak­tore batek zeraman orga batean kantari zirela.

Parte hartu duten 40 gazteek Elbarrun, Ihalar eta Lehenbizkaiko auzoetan ukan duten harrera eskertu nahi lukete.

Biharramunean, Zaz­piak Bat dantza taldeak, Olhain ikastolak eta Etxola gaztetxeak plaza girotu zuten bertaratu zirenen bozkarioarendako. Dantza taldeko dantzariek haien trebezia erakutsi zuten, ikastolako haurrek alaiki kantatu musikariek lagundurik eta bukatzeko, gaztetxeko kideek erre aitzin epai zorrotz bat egin zioten Zanpan­tzarri.

Ondotik, ikastolako burasoek, 90 pertsonendako bazkari goxo bat eskaini zuten plazaren erdian.

Bertzalde, ortziral gauean, Sarako Ondareak antolatutako gaual­dira jende frango hurbildu zen. 50 bat pertsonek Claude Labaten hi­tzal­diarekin gozatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun