Adineko per­­tsonen memoriari buruzko dokumentala estreinatu du Bidelagun elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Adinekoen memoria biltzeko eta kontserbatzeko proiektuaren barrenean, Eguz­kia lainopean izeneko dokumentala aurkeztu zuen Bidelagun elkarteak martxoaren 11n Elizondoko Ariz­ku­nenea Kultur Etxean. Ikusentzunekoa Gure adinekoen memoria. Oroitzapenak eta bizipenak proiektuaren lehendabiziko ekimena da eta 65 urtetik goitikoen esperien­tziak eta testigan­tzak bil­tzea du helburu, gainerako belaunaldiek bizitzaren zen­tzuaz, sormenaz, familiaz, bertako ohiturak man­ten­tzeaz, lu­rrarekiko mai­tasunaz eta ber­tze arlo ba­tzuetaz hausnarketa egin dezaten. Adinekoen es­perien­tziak elkarriz­keten bidez bildu ondotik, herriz herri solasaldiak eginen dira, Oroitzapenen Mahaiak osatuko dira eta ikastetxeendako material didaktikoa eginen da. Eguz­kia lainopean lehenbiziko dokumental honetan emakume baserritarrak ageri dira batez ere, Arraioz­ko Mikaela Juanikotena eta Rosario Ka­rrikabururi egin­dako elkarrizketekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun