Aurrekoan esan bezala, otsailaren 26an egin zen inauterietako ekitaldi bakarra. Trikitilari eta Mañukorta eta Zeberio bertsolariekin afaria egin zen, eta argazkian ikus daitekeen bezala, bi haurtxo txikiren konpainia ere izan zuten bertsolariek. 45 lagun elkartu zituen afariak, eta hurrengo eguneko goizaldean baziren oraindik juergan segitzeko asmoarekin zeudenak.