Eratsunen ez ezik, baliteke Ollin auzoan ere makiak lurperatu izana

Fernando ETXEBERRIA 2011ko martxoaren 16a

Badirudi toki hauetan lurperatu zituztela makiak. Fernando Etxeberria

Juanito Telletxearen arabera, bospaseiri eman zitzaien Ezkurran lurra

Eratsun aldean lurperatuak izan ziren hiru makien arrastoak aurkitzeko lanak oraindik bukatu gabeak badira ere, Ez­kurran lurperatuak izan ziren beste maki batzuen datuak jaso ditugu. Zehazki, Ollin auzoan eman zi­tzaien lu­rra. Juanito Te­lletxea Ollin­go auzota­rraren hi­tzetan, Mikelenea bordako presak eta zentral elektrikoaren kanala abia­tzen den tokiak muga egiten duten eremuan bi maki lurperatu ziren. Bere ustetan, ezinezkoa izango da maki haien arrastoa aurki­tzea, 1947ko ur eraun­tsi izugarriak ingu­ru­ hori hondatu egin bai­tzuen. Beste hiruzpalau maki lurperatu ziren tokia zentral elektrikotik hurbil dagoelakoan dago Telletxea.

Garai hartako udal aktak begiratu ondoren, ez da makien heriotzaren aipamenik ageri, baina guardia zibilek behin baino gehiagotan Ba­rran­kan eta Ma­txo­nean gauak pasatu zituztela bai ageri dela, eta gastua Udalak ordaindu omen zuen. 1946an eta 1947­an, sei hilabetez armadako konpainia bat egon omen zen Ezku­rran, makien harat honatak ugariak ziren ingu­rua kontrolatzeko. Halaxe ikus daiteke aktetan. Are gehiago, Udalak tropen buruengana ere jo behar izan omen zuen bost hilabetez herri lu­rretatik hartu zuten egurra ordain­ zezaten eskatuz. Herritarren arabera, he­rriguneko hiru etxe ere okupatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun