Otordu eta baserriz-baserriko eskearekin joan dira inauteriak

Joseba URROTZ 2011ko mar. 16a, 13:05

Mozorro aski diferenteak ikusi dira inauteri hauetan. Joseba Urrotz

34 lagun bildu ziren ortziralarekin egin zen afarian

Harriketarren familia ia osorik (Pedro, Wilma, Pablo, Beti eta Dino maskota), pailazo kua­drilla, pinguinoak edo soldadoak. Horiek guztiak ibili dira aurten base­rriz baserri inauterietan eskean, traktore batean. Eta erran beharrik ez dago, bestarako gogoa behintzat ez dutela faltan izan.

Halere inauteriak, bezperan, ortziralarekin hasi ziren. 34 bat lagun elkartu ziren Herriko Ostatutan afaltzeko. Biharamun goizean, be­rriz, gazteak baserrietan eta arratsaldean hau­rrak herrian ibili ziren etxez etxe. Afarian do­zena bat lagun bildu zen, baina baserrietan ibilitakoetatik inor ere ez. Igandeko bazkariare­kin akitu ziren inauteriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun